Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
feeling iz sentipenezko harremana.
Ordurako Almeida eta bion arteko feeling delakoa ona zen eta, ulergarria irriarena. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 30. orr.
Feeling handia sortu zen bion artean. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 78. orr.
Langerren iritzian, adierazgarritasuna beti dago artelanetan, eta berdin dago, gainera, artelan guztietan: sentipenak (feeling-ak) adierazten dira; adierazpena forma abstraktu bat gauzatzea da, eta forma hori da feeling-ari forma sinbolikoa ematen diona. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 259. orr.
· Camiloren feeling-a eta apoteosia kontzertuaren atzetik etorri ziren, bi eskupekoetan. Berria - Kultura 2004-03-13