Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

federal 1 izond lurralde beregain batuez osatua.

Errepublika handiegi bat ezin da despotismotik libratu, errepublika federal txikietan zatitzen eta elkartzen ez bada.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 73. orr.

Unibertsitateei estatu federalak ematen zizkien laguntzak mantentzea eta handitzea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 230. orr.

«Herrien Europa federalak baizik ez ditzake konpondu Europa osoaren barne eta kanpo arazoak», dio RPSek.  Berria - Euskal Herria   2004-08-28

EB-IUren eredua «atxikimendu libreko» Estatu Federala litzateke.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Arazo konstituzional bat zuela bere baitan, nolabaiteko batasun federal baten bidez bakarrik konpon zitekeena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 380. orr.

Estatu Batuak beren historiagatik konprometituta zeudela printzipio federala onartzera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 380. orr.

Alemaniako sistema federalaren erreforma egitasmoari.  Berria - Mundua   2004-12-17

Eredu federal batetik konfederal batera pasatzeko erabakia hartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Egitura federala nahi zuen Aranak Euzkadirendako.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 92. orr.

2 estatu federaleko egitura zentralari dagokiona.

Urtean zenbait bider, txekeak bidaltzen nizkion gobernu federalari, estatuari.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 87. orr.

-Badakite bi gobernuek, federalak eta probintzialak, gurekin kontatu behar dutela.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 121. orr.

Erakunde federal berbera dela alkoholaz, tabakoaz eta suzko armez arduratzen dena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 58. orr.

Mexikoko barruti federaleko komisaldegi batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 78. orr.

Mexikoko Epaitegi Federalak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27

Politika horren bidez, Erreserba Federalak prezio merkeetan birfinantzatzeko aukera ematen zien bankuei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.

Bloc Quebecoisek gehiengoa lortu du herrialdean, hauteskunde federaletan.  Berria - Mundua   2004-06-30

Eskuduntza federalen eta ez-federalen inguruko banaketa.  Berria - Mundua   2004-06-12

Laguntza federal egokirik gabe, unibertsitateko ikerkuntzaren maila ahuldu egingo litzateke.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 18. orr.

Züricheko Goi-Eskola Tekniko Federalean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 46. orr.

Ondorio horiek aurrekontu federalak hartu zituen gehienbat bere gain.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 189. orr.

Belgikako Polizia Federalak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Agente federalek berehala hartu zuten kasuaren ardura.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 47. orr.

3 federazioari dagokiona.

CDUko presidente federala, Angela Merkel, emaitza «izugarriaz» mintzatu zen.  Berria - Mundua   2004-03-02

Esan zuenez, IUko zuzendaritza federalak EBren asmoak ezagutzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

IUren exekutiba federalean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

Pierre Favraud Alderdi sozialistako Ipar Euskal Herriko idazkari federala.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Gurea alderdi federala da.  Berria - Mundua   2004-04-03

4 federalismoaren aldekoa dena. ik federalista 2.

Indar handia hartzen ari dituk "errepublikazale federalak".  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 102. orr.

Erregerekin edo Errege gabe, federalak izan zein konstituzionalak, hemen Espainia legebakar isabelinoa zetorkiguk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 127. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako erreserba federalak (7); agentzia federalak (4); auzitegi federal (6); auzitegi federal batek (5); auzitegi federalak (3); batzorde federala (4); batzorde federalak (8); bulego federalak (3); da federal (3); du erreserba federalak (5); egitura federala (6); epaile federal (4); epaitegi federalak (3); eredu federal (4); eredu federala (10); errepublika federal (4); errepublika federala (6); erreserba federala (6); erreserba federalak (47); erreserba federalak interes (7); erreserba federalak puntu (4); estatu federal (18); estatu federal bat (7); estatu federala (15); estatu federalak (6); eta federala (3); europa federal (6); federal bat (16); federal bat izango (3); federal batean (9); federal batek (7); federal baten (11); federal donibane (3); federal eta (3); federal reserve (6); federal reserve board (4); federala da (3); federala defendatzen (3); federala ez (4); federalak eta (4); federalak ez (3); federalak interes (7); federalak interes tasak (5); federalak puntu (4); federalak puntu laurden (4); frantziako federal (20); gobernu federala (6); gobernu federalak (22); idazkari federalak (3); irak federal (4); polizia federalak (4); sistema federal (5); sistema federala (4); txapeldun federalak (3)

agentzia federalaren (3); batzorde federalaren (3); errepublika federalaren (8); erreserba federalaren (22); erreserba federalari (3); estatu federalaren (7); europa federalaren (3); federalaren arabera (4); federalaren bilera (3); federalaren erreforma (3); federalaren esku (5); federalaren eta (4); gobernu federalaren (8); gobernu federalaren esku (4); gobernu federalari (5); sistema federalaren (3); zuzendaritza federalean (6)

aebetako erreserba federaleko (4); agentzia federaleko (4); barruti federaleko (3); errepublika federaleko (3); erreserba federaleko (34); erreserba federaleko buruak (7); erreserba federaleko presidenteak (9); federaleko buruak (7); federaleko fed (3); federaleko presidente (5); federaleko presidenteak (10); federaleko zuzendari (3); gobernu federaleko (6); greenspan erreserba federaleko (11); polizia federaleko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus