Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fedegabe 1 izond/iz federik ez duena. ik sinesgabe.

Hegoaldeko Filipinetako malaysiar biztanle fedegabeak konbertituz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 194. orr.

Heretiko fedegabeen zorakeria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1017. orr.

«Estatubatuar fedegabeekin» eskuz esku ibili izanaz damutzen zela.  Berria - Mundua   2004-08-08

Erromes fededun eta fedegabeak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 121. orr.

Gaztetako ateismo porrokatua utzi, eta agnostizismoaren dotrina fedegabea hartu zuen arte.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 103. orr.

Egun hauetan, fededun edo fedegabe, aberats edo erromes, herritar edo atzerritar, denen egitekoa dela bakea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 139. orr.

Musulmanen eta beste fedegabeen artera doazenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 143. orr.

Jakizue ni orduan fedegabea nintzela eta fedegabea izateaz ikaragarri harrotua, gainera.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 40. orr.

Fedegabeak balira, ez lirateke hona etorriko umeak bataiatzera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 52. orr.

EAEko gazteen erdiak baino gehiagok fedegabetzat du bere burua.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Fedegabe askok ukatzen dute izaki honen existentzia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 56. orr.

Hirugarren aldiz fedegabeen lurraldeetara joaten ahalegindu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 799. orr.

Bi urte igaro dira fedegabeak Bagdaden sartu zirenetik, baina galerak eta lotsa besterik ez dituzte izan, mujahidinen balentriei esker.  Berria - Harian   2005-04-30

• 2 izond irud

Baina orduan Einstein heldu zen, urakan fedegabe eta suntsitzaile baten moduan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 15. orr.

3 fedegabeko izond/iz fedegabea.

OK Expressoan poesiaren grina ez da galdu, hori euskaldun fedegabeko hori!  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 69. orr.

Nago ez direnez gure aintzindariak beldur fedegabekoez eta ere mahometano eta juduez.  Herria   2004-07-15

Egungo fedegabekoen artean erromes gabiltzanon bizitza fedetsuan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 347. orr.

San Joanek bere Ebanjelioa fededunei zuzentzen die, eta fedegabekoei ere bai. joera baztertzaileak izan zituen paganoen, herejeen eta fedegabekoen aurrean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste fedegabeen artera (5); eta beste fedegabeen (5); eta fedegabe (3); eta fedegabearen (3); eta fedegabeen (3); fedegabe bat (4); fedegabe batek (3); fedegabe hori (5); fedegabeak eta (3); fedegabeek ez (3); fedegabeen artera (7); fedegabeen lurraldeetan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus