Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
fazoin iz pl manerak, moldeak.
Xedea dute elgar ikusteko sei astetarik, fazoinik gabe eta goxoan solas egiteko gai berezietarik kanpo. Herria 2001-05-17
Fazoinak eta intelektualeriak baztertuz. Herria 2001-09-13
Nola pertsonaiek gogoan pasatzen zaiena erraiten duten gehiagoko fazoinik gabe. Herria 2001-01-18
Barne hura jendez gainezka zegoen, baina jabeak ez zuen fazoinik egin: jaun handiak hogeita hamar soseko zilarrezko txanpona ahurrean ezarri orduko, bi bezero haizatu zituen okupatzen zuten mahaitik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 257. orr.