Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

faxista (orobat faszista g.er.) 1 izond faxismoaren aldekoa dena.

Epaile faxistei fede katolikoak aldarrikatzen duen barkamen gaitasuna gogorarazteko.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 210. orr.

Herriko alkate faxistari arren egiteko eskatu zitzaioan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 221. orr.

Mola jeneral faxistak Errepublikaren kontra jo zuten.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 53. orr.

Lur-orrazketarako izendaturiko zenturia faxisten buruan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.

Ezkerreko ikasle mugimenduaren aurkako talde faxisten atentatuek.  Berria - Mundua   2004-10-13

Italia faxistak, bigarren mailako pirata, Albania hartua zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.

Oilo faxistak zirela haiek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 273. orr.

Stalin kamaradak Atlantikoraino hedatuko dik laster armada gorria, eta berdin haizatuko ditik bele katolikoak eta arrano faxistak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 66. orr.

Irratietako tertulietako propaganda faxista.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 205. orr.

Eta deustaz pentsatzeko betarik hartu baduzu, faxista fatxa erantzun, eta kito, egina dauka iraultza.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 80. orr.

2 faxistena, faxistei dagokiena.

Arauzko alkandora faxistaren ordez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 50. orr.

Bandera faxistak zeuden nonahi.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 58. orr.

Bilbon zibilen artean hegazkin faxistek sarraskia eragin ondoren izan zen hura.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 41. orr.

Identifikatu gabeko beste bou faxista bi Bermeo inguruko uretan ziren.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 106. orr.

Sartre, esaterako, xenofobia faxista haren kontra aritu zen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 70. orr.

3 (erakundeei, jarduerei buruz)

Auzitegi faxistek, 1926an, hogei urteko kartzela-zigorra ezarri zioten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 286. orr.

Berlingo epaitegi faxista batek.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 54. orr.

Diktadura faxista bat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 93. orr.

Zentsura faxistak berak, errejimenaren maisulan, mundutik bereizirik gindukan, anestesiazko linbo zuri batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.

Uztailaren 18ko matxinada faxista.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 24. orr.

Iraultza faxista martxan dago -esan zuen Pepponek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 331. orr.

Atentatu faxisten ondorioz.  Berria - Mundua   2004-10-13

Hamabi urtetako irakaskuntza faxista, zapaltzaile, atzerakoi, soilik mutilentzakoa jasan ondoren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 93. orr.

Hau da nire Euskal Herri faxista, esan nion Paddyri.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 36. orr.

• 4 iz faxismoaren aldeko pertsona.

Faxistak Gernikan sartu ziren gauean.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 88. orr.

Faxistek fusilaturik hil zen Gasteizen 1937ko ekainaren 25ean.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 233. orr.

Ontzira eroaten zituen fede oneko faxista zerri haiek. Faxisten hegazkin erasoaldiren batek kalteturik.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 40. orr.

Faxisten periodikoek.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 97. orr.

Faxisten erasoaldiak eta gure erantzunak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 118. orr.

Italiar zein frantses faxistekin batera aritzen dira.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 32. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Faxista-saldo hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 137. orr.

Koldar eta faxista pilo hari.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 144. orr.

Mussoliniren garaiari faxista-itxura betea eman zioten eraikuntza hantuste erraldoi haietatik hona [...] arkitektura zibil deigarri gutxi egin da Italian.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus