Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

faxismo (orobat faszismo g.er.) 1 iz Mussolinik Italian ezarri zuen sistema eta doktrina politikoa; era horretako diktadura ezarri nahi duen edozein doktrina.

Faxismoaren eta nazismoaren biktima izan zelako bera ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 11. orr.

Faxismoaren zama beldurgarria gertutik ikusi dugunok.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 19. orr.

Faxismoa gizonkeriaren legea ere bazelako, besteak beste.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 158. orr.

Faxismoaren aurreneko urteak ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 42. orr.

Kontinentea, oso-osorik, faxismoaren mende zegoen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 172. orr.

Faxismoaren kontrako borrokan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 57. orr.

Faxismoaren mendeko Europatik nork ere atera zuen, hantxe zegoen Agirre, Ameriketako airetan barrena libre.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 176. orr.

Elenak faxismoa hantxe bertan geldiarazi behar zela sinesten zuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 158. orr.

Faxismoa azkenetan zela.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 179. orr.

Faxismoak isiltasunera kondenatuak zituen hogei urtez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.

Basapiztiak, faxismoaren propagandak zioenez.  Berria - Harian   2005-05-10

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Orain, faxismo alemanaren izua munduaren gainean dago zintzilik.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 41. orr.

Uzkudun hau faxismo espainolaren esanetara egon zen bere bizitza guztian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 17. orr.

Italian, faxismo formalaren aroan, elegile handia izan zen Benito Mussolini.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 138. orr.

Platon bai putakume galanta, hura da faxismo teknokrataren erantzulea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 160. orr.

Frantziako buruzagien faxismo linguistikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Arrazoitik at ez dago ezelako salbaziorik, amildegi itsu eta iluna baizik, totalitarismora eta faxismo berrira daraman amildegia.  Berria - Harian   2006-05-06

Aspaldiko ezker dibinoak, askotan saloiko faxismoan bukatu duenak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 103. orr.

Liburuen kontrako faxismoak ez dira, ordea, atzokoak soilik edo idazle baten irudimenak sortuak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 87. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hitza bonbaz isilarazi nahia faxismo mota bat da.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 92. orr.

Oso gogoan dute faxismo garaiko jardun estetikoen hutsala.  Berria - Kultura   2004-08-01

Faxismo eta errepresio garaian.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta faxismoa (7); eta faxismoaren (7); faxismoa eta (6); faxismoaren aurka (10); faxismoaren aurkako (9); faxismoaren eta (3); faxismoaren garaian (6); faxismoaren kontra (7); faxismoaren kontrako (13); faxismoari aurre (4); italiako faxismoaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus