Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fauna 1 iz lurralde edo ingurune bateko animalia multzoa.

Ordunteko mendilerroko faunaren eta floraren gaineko hainbat txosten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Kostaldeko fauna eta flora aztertzeaz gainera.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

Arrain espezie erraldoi baten sarrerak aintzirako faunaren suntsipena ekarri duela.  Berria - Kultura   2004-08-21

Flora eta fauna basatia.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 111. orr.

Faunari buruzko dokumentalen bat.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 83. orr.

Argi kutsadurak kalte handia egiten die fauna eta florari.  Berria - Gaiak   2004-12-08

Landaredia eta fauna babestuak eta zainduak izan daitezen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 127. orr.

Doñanako Estazio Biologikoak ere hartu zuen hitza Itoizko aferan, eta urtegia faunarentzat "oso kaltegarria" izanen zela azpimarratu zuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 37. orr.

Landaretza eta Faunarako Interes Ekologikoen Gune Natularak sortzea.  Berria - Mundua   2004-01-27

Ilundaingo Fauna Berreskuratzeko Zentroan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-20

Richard Tesore SOS Itsasoko Faunaren Erreskaterako Erakundeko burua da.  Berria - Gaiak   2004-06-16

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gure herrialdean biltzen dela EAEko fauna aberastasun handiena.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Leku horietako flora eta fauna baliabideak zaintzeko.  Berria - Gaiak   2004-02-29

Mehatxatutako fauna eta flora espezieen merkaturatzearen.  Berria - Gaiak   2004-05-21

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Petroliontziak kalte ikaragarriak eragin zituen bertako itsas-faunan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

Aztarnategietako ugaztun faunari buruzko tesia.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

4 irud adkor

Eta hemengo faunako ze espezietakoa zara zu?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 142. orr.

Eta nor ni baino "zakur zaharragoa" erredakzioko faunaren barnean?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Askoz interesgarriagoak iruditu zitzaizkidan taberna hartako fauna osatzen zuten beste pertsonaia xelebre batzuk.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 82. orr.

Tokiak 40 urtez goitiko gizon-emakumeen harrapalekuaren omena zuen, fauna askotariko -dibortziatu, banandu, neskazahar, mutilzahar, etxe-aspertu- baina xede bakarrekoaren etzanaldi azkarren abiaburu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.

Badirudi Arte Ederretakoen faunan oso ondo murgildu dela.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta fauna (9); fauna eta (17); fauna eta flora (10); flora eta fauna (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus