Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da esan nahi honekin historia, "gertatu dena", sakralizatu behar denik, edota modu fatalistan onartu behar denik. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 101. orr.
Oso berea zuen ezkortasun fatalista, ez 'dena berdin da' baina bai 'dena alferrik da' esango balu bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 37. orr.
Rulfo mexikarrak ere bazuen, erreferentzia unibertsal horretaz gainera, fatalista izateko motibo historiko konkreturik bere lurrean, guduz eta miseriaz. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 15. orr.
'Ia-ia' esan dut, ez naiz erabateko fatalista. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 38. orr.
Haren "zer gerta ere" ez zen [...] ustekabeko lige baten aukera, baizik eta istripu edo antzeko kontuak; halakoxe fatalistak izan dira gure aurrekoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 42. orr.