Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fatalismo iz gertakariak ezin saihestuzkoak edo halabeharrezkoak direla dioen doktrina edo ustea.

On eta gaiztoen, bizien eta hilen patuak berdintzen dituen fatalismo beltz hori.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 15. orr.

Maiz fatalismoak emaiten duen baretasunarekin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 42. orr.

Gauzak diren bezala, fatalismo goxo batez hartzen ditut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 222. orr.

Aurreko ipuin guztietako fatalismo etsia.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 101. orr.

Fatalismoari eta halabeharrari burua eta bizkarra makurtzen dizkiete.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 45. orr.

Horra kasu honetan fatalismoa noraino iristen den.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 15. orr.

Ahalmen misteriotsuez, telepatiaz, espirituez, hipnotismoaz, fatalismoaz eta horrelakoez idazten duzulako etorri naiz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 123. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus