Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
faszikulu iz zatika eta aldian behin argitaratzen eta saltzen den obra baten liburuxka moduko bakoitza.
Faszikulu handiak ziren, zintekin josiak karpetatan, han goian, armairuaren gainean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 55. orr.
Ez-dakit-zer aldizkariko faszikuluen bilduma bat, hieroglifikoak, asmakizunak eta beldurrezko nobelak zituena. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 19. orr.
Saltzailea harritu zen bezperakoa erosteaz gain harekin zetozen faszikulu eta gehigarriak errefusatu zituenean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.