Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ihautetako fartsa batzuetan, ageri da gurean, Luzaiden eta bestetan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 85. orr.
Jacques-Charles Odry [...] fartsetako aktorea. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.
Arozamenak ere badaki danborradak hasieratik izan zuen irri eta gudari zentzua, baina "Inauterietako konpartsa" giro bateko fartsa gisa kokatzen du. Askoren artean «Rataplan» - 34. orr.
Testuingurua bera dute, baina ezberdina tonua, tragedia bete-betea batak, fartsatik hurbilekoa bertzeak. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 96. orr.
Errepikatzen diren historiak, fartsak bilakatzen omen dira. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 187. orr.
Fartsa bat agindu zitzaien, baina bufoiak huts egin die. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 167. orr.
Hau da [...] Gondorren historia osoan bilbaturiko fartsarik handiena. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 194. orr.
Ikerketaren fartsarekin bukatu nahi nuen berandu baino lehen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 55. orr.
Epaiketa guztiak berdinak dira, dena fartsa hutsa da! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 207. orr.
Hau fartsa hutsa da; herriak suntsitu dituzuela ospatzen ari zarete. Berria - Euskal Herria 2004-01-20
Bozketa «taldeko fartsa» bat izan zela adierazi zuen. Berria - Harian 2005-10-01
Odon Elorzaren jarrera fartsaren beste zati bat da. Berria - Euskal Herria 2004-07-21
Guk ere fartsa egin behar dugu, gezurra esan behar dugu. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 221. orr.
Ni hiltzera kondenatu ninduten hogeita hamazazpian Santoñan egin zen epaiketa fartsa batean! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 217. orr.
Bi hilabete hauetan argi geratu da epaiketa-fartsa batean, zirku batean murgildu gaituztela. Berria - Harian 2005-04-12
epaiketa fartsa (5); epaiketa fartsa bat (3); ere fartsa (3); fartsa bat (14); fartsa bat da (4); fartsa bat izan (3); fartsa hutsa (7); fartsa hutsa da (5); hau fartsa (3)