Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
faroltxo 1 iz farol txikia.
Faroltxo haren argitan, Wendyk argi ikusi zuen Kako-okerren kakoa txaluparen egurrean sartzen. Hotelen bizkarrezurra apaintzen zuten faroltxoak lerro zuzenean igotzen ziren izarrik gabeko zerurantz. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 121. orr.
Inauteri nahasi hura, faroltxo haiek, zigarreten eta zigarroen lurrinetan gandutuak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 132. orr.
Faroltxo veneziarren ilara zintzilikatuak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 166. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Eskuargi elektrikoak, kandelak, kriseiluak, olio-lanparak bai eta bizikleten karburo-faroltxoak ere hartu zituzten. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 279. orr.