Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

farola1 1 iz itsasargia.

Higerko farola distiratsuaren azpian geunden.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 216. orr.

Farola birakari bat piztu berria zen ene eskuinera, ondoko lur-muturrean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.

Itsas labarrean dorre borobil lerden bat zegoen gailen [...] eta mutturrean farola bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 317. orr.

Gure baforearen dieselak Guardaplatako Farolako harkaitzetan habia egina duten antxetak txilioka altxarazten dituenean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 172. orr.

Xibertatik aitzina, berriz, gero eta ikuskaitzago, Capbretongo farolak egiten zigun keinu urrunean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 323. orr.

Mendi gaineko farola handiaren leinurua atzematen hasia zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 28. orr.

Noizbait, laguntzailearen biraoak animaturik, atxamarta jaurti zuen farolaren eskalaren bila.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 233. orr.

2 irud

Komunismoa, mundua argituko duen farola.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 241. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus