Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kale-kantoi bateko farol baten azpian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 404. orr.
South Street-en, farol baten argitan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 49. orr.
Farolak etorbidean gaindi izekitzen ari ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.
Farol piztu berrietako argiaren eraginez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 222. orr.
Adreiluzko etxeak, farolen argi lausotua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.
Lasai, gizona, txarragoak dituk kaleetako argi farola guztiak! Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 148. orr.
Kaleko farolaren argia islatzen zuen giltza txiki bat harengana zuzenduta. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 364. orr.
Nire etxeko leihotik ikusten dudan farola horren inguruan, udako gauetan ehunka tximeleta ibiltzen dira bueltaka. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 183. orr.
Kanpoan euria, dendak, tabernak eta farolek argitutako zirkuluak. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 97. orr.
Etxe aurreko farola: farol bakarra, goitik beherako argi-kono bat zabaltzen zuena. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 145. orr.
Beste espaloian farol bakar batek, lurraren azken muturreko itsasargi baten gisa, han-hemenka hondoraturik eta deseginik dagoen hesola bat argitzen du. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 60. orr.
Kanpoan euria, dendak, tabernak eta farolek argitutako zirkuluak. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 97. orr.
Zoologikoaren sarrera kale nagusira jarri zuten, hormak berrituz eta farolekin argituz. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 188. orr.
Farolez argituriko aldapa luzea zazpigarren ateraino igotzen zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 19. orr.
Oliozko farola baten azpian goaitatu zituzten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 270. orr.
Denok gaituk boxeatzaile bakartiak farola bakartien pean! Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 25. orr.
Harresian bertan kokatua, bi gas-farolek ematen zioten argi etengabe. Txillardegi «Putzu», 1999 - 36. orr.
Barren-barreneko etxearen ezkutuenetik, ordea, farol bat hurbiltzen ari zen: enborrek marratu eta tarteka deusezten zuten farol bat, paperezkoa, danborren forma eta ilargiaren kolorea zuena. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 75. orr.
Arineketan zebilen batera eta bestera farol batekin, eta farolaren argia aurpegian jartzen zien piratei, itsutuz eta harrapakin erraz bihurtuz gainontzeko umeen ezpata kirasdunentzat. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 191. orr.
Farol bat hartu eta, kakoa modu mehatxagarrian altxatuz, esan zuen: [...]. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 188. orr.
Ilun zegoen kobazuloa, eta farolak apenas argitzen zuen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 126. orr.
Trenaren bukaerako farol gorriak distira egiten zuen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 62. orr.
Baina nik ez nituen begiak kendu bizikletaren farolak errepidean egiten zuen horiunetik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 172. orr.
da farora (3); eta farola (5); eta farolaren (3); farol bat (7); farol batek (3); farol baten (8); farola bat (10); farola bat jo (3); farola baten (10); farola baten azpian (5); farola eta (4); farolak piztu (5); farolaren ondoan (3); farolen argi (5); farolen argiak (3); farora joango (3); farora joateko (5); farora joaterik (3); kaleko farola (3); kaleko farolak (5); labarganeko farola (3)