Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

faro 1 iz itsasargia. ik farola1.

Hantxe, zalantzarik gabe, olatuetan barrena aldian-aldian bi distira azkar eta ondoren luze iraunkor bat bidaliz, faroko argia zegoen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 64. orr.

Faroaren distira bakarrik sartzen zen momentu batez geletan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 137. orr.

-Zer eraman diezaiekegu farokoei?  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 147. orr.

Kostaren zati horretan ez dago farorik, ez porturik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 158. orr.

Marinel itsasoan galduak portuko faroari bezala begiratzen nion gure etxearen itzal ilunean Monika lanean ari zen leihoko argiari.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 131. orr.

Demagun, hala ere, prentsa gizartearen argia dela, ontzia gidatzen duen faro garaia.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 136. orr.

Munduaren azken muturreko faroa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Faro-argiztada etenkariak kostaldean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 142. orr.

Behin Billanon, hango faro-dorre zaharra saihestuz haren ondoko bunkerretara egin genuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 22. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itsas faroa; dorrea, alegia, zuria, borobila, lerdena, hasia zen jadanik bere errainu jirakor bikuna bazterretara hedatzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 323. orr.

Aurrerantzean, gure begiak ipurtargi izango ditu, artizar, itsas-faro eternitatearen bidezidor terraltsuetan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 122. orr.

4 ibilgailuez mintzatuz, aurreko argia.

Faro batek itsutu egin zituen; gelditu egin ziren autoari pasatzen uzteko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 318. orr.

Faroen argi-zipriztinak zuhaitzetan, etxeetan, publizitate-paneletan eta telegrafo-zutoinetan barreiaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 302. orr.

Ordu hartan autoen faro bikoitiek gehiago argitzen zutela zirudien.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 40. orr.

Disekatua zegoela ematen zuen, lokomotoraren faroak itsutua nonbait, geldi eta egoskor.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Segundo bat agian Bultacoaren faroaren argitan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 17. orr.

Faroek apur bat argitu zuten aparkalekuko isiltasuna.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 70. orr.

Faroen argi-konoan ikusgai: landare zurrun-geldiak eta lur-azaleko erro-multzo nahaspilatuak, erraien gisa distiratzen ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

Bi zamari, bata zuria eta bestea beltza, agertu zitzaizkidan faroen eremuan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 31. orr.

5 faro-zaindari farozaina.

Faro zaindari izatea zen ene haurtzaroko ametsa.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 102. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eraman diezaiekegu farokoei (3); eta faro (3); eta faroak (3); faro aldera (3); faro bat (3); faroak piztuta (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus