Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

farmazia 1 iz sendagaiak prestatzen eta saltzen diren denda.

Farmazian Hepatoum eman zidaten.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 14. orr.

Farmazia urrun ote zen galdetzen ari zitzaion korbatadunari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 303. orr.

Irekita zegoen farmazia bakarrera.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 34. orr.

Farmazian Hepatoum eman zidaten, goragalea areagotu zidan likido lodi eta berde bat.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 14. orr.

Farmazietan saltzen dituzten behin-behineko lentilla horietako batzuk.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 62. orr.

Kalamua farmazietan salgai jartzeko akordioa.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Farmaziako laborategietan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 30. orr.

Farmaziako langile den Maite Gaztanbide herritarrak.  Herria   2001-10-11

2 sendagaiak prestatzeko eta erabiltzeko jakintza.

Farmaziako ikaslea zenean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 48. orr.

Unibertsitatean Farmazia ikastera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 60. orr.

Farmaziari buruzko euskaraz sortutako testu teknikoen kopurua eta kalitatea  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik farmazeutiko 3.

Farmazia industriek bultzatuak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 90. orr.

Horren azpitik bultzaka ari dira enpresa eratu berriak, farmazia-enpresak informazio genomikoaren lehen saltzaile bihurtu nahian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Ikerlaria da Princeton-go kanpoaldean dagoen farmazia-arloko konpainia handi batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.

Farmazia alorreko konpainiaren akzioak.  Berria - Ekonomia   2004-12-11

Botika hori Suitzako Roche farmazia etxeak ekoizten du egun.  Berria - Harian   2005-10-14

Sanofi-Synthelabo Frantziako farmazia taldeak.  Berria - Ekonomia   2004-08-13

Erizaina zarela ia ahaztuta duzunean, farmazia flaskoaren barruan enbarkazioa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 359. orr.

Farmazia eskolak, eta Osasun Sailak bultzatutako elkartea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Farmazia Fakultateko irakaslea.  Berria - Gaiak   2004-12-01

Farmazia flaskoan sarturikoa oparituko dizu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 359. orr.

4 guardiako farmazia txandako farmazia.

-Guardiako farmazia bat bilatu eta eska ezak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

farmazia bat (3); farmazia batean (9); farmazia eta (3); farmazia etxeak (4); farmazia fakultateko (4); farmazietan saltzen (3); glaxosmithkline farmazia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus