Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fantasma 1 iz mamua.

Burua astinduz, fantasmak uxatu eta inguruan daukana ikusten du: artalde bat. Luze gabe, ahotsak entzuten ditu, buruan dauzkan fantasmenak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 55. orr.

Toki bakarti horiek, hain zakarrak eta inhumanoak, fantasmak sortzen dituzte.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 182. orr.

Ez ditu bere fantasma pertsonalak aintzat hartuko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 56. orr.

Baffinen fantasma uharte horretan bizi da, eta ez zaizkio bisitak gustatzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 166. orr.

Etorkizuna eta segurantzia bezalako fantasma bizi-galgarrien mendean ez errenditzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.

2 (izenondo gisa)

Amaren eskutik alde egina zirudien haur fantasma batek elur bola bat osatzen ziharduen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 217. orr.

Galveston hiri fantasma dela adierazi zuten atzo han gelditzen ziren pertsonak.  Berria - Harian   2005-09-24

Bere agintearen oinarriak drogaren atzean dauden egitura fantasma eta talde mafiosoak izan direla. Joan-etorrian aritu da autoz, estatu nagusi fantasma baten bila, dibisioko estatu nagusiaren bila.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 20. orr.

Sukaldeko mahai fantasma batera, egurrezko mahai fregatu horietako batera.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 29. orr.

Herriko, portuko eta barkuetako argiek sare fantasma bat ematen zuten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 70. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta fantasma (4); fantasma bat (10); fantasma baten (4); haren fantasma (3); hiri fantasma (3); txan fantasma (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus