Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
fanfarroikeria iz fanfarroiaren izaera edo ekintza gaitzesgarria.
Begi-bistakoa zen ez zitzaiola soldaduen fanfarroikeria atsegin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 279. orr.
Nire fanfarroikeria agerian geratu zen, ez bainion hitzik ere harrapatu. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 63. orr.
Fanfarroikeria handirik gabe. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 142. orr.
Ni ere fanfarroikeritan ibiltzen naizela esango didazu orain. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 84. orr.