Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
fanfarroi izond handiustea, ahoberoa. ik panparroi.
Hogei urte doiko gazte fanfarroia. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 127. orr.
Dena zekien, denean zen onena, denari buruz zuen arrazoia... eta ingurukoak minduz hazi egiten zen harroputz fanfarroi erronkatsu hura. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 258. orr.
-Ez nuke nahi inork fanfarroitzat hartzerik. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 126. orr.
Fanfarroi azaltzeko saioak egiten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 149. orr.
-Han lehendik lurpean zeudenak baino faxista gehiago akabatu genituen han -esan zidan batek, fanfarroi. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 121. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)