Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fanfarre (orobat fanfare eta fanfar(r)a) 1 iz haize musika-tresnazko talde txikia, kalez kale ibiltzen dena. ik klika; txaranga.

Fanfarre batek alaitu zuen ibilaldia. Fanfarre bat antolatu ere bai, haize-tresna zalapartari eta kantariekin.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.

Bertsolariak, pailazoak, kale antzerkia, fanfarreak, hankapaloak, erraldoiak...  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Bakoitza bere fanfarearekin, kalean jotzen, ezagutu zuten elkar egun Inner Duo bikotea osatzen duten musikari biek: Jabi Alonsok (perkusioa) eta Alfontso Vilak (saxofoia).  Berria - Kultura   2004-12-30

Ortzirale aratsean: karate erakuspena, kontzertua Ahurtiko fanfarrarekin.  Herria   2003-12-04

Kanpaleku zoko guzietatik biltzen ginen, fanfara erotu baten soinua lagun.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 52. orr.

Kleron eta atabalekin klika zena bilakatu da fanfara.  Herria   2003-09-04

Herriko klika edo fanfarrak eginen du gau aldi bat ekainaren 8an.  Herria   2001-05-31

Fanfarra musika.  Herria   2001-06-07

2 fanfarre batek jotzen duen musika.

Turuta batzuek, gauean zut, antzerkian bezala, hileta-fanfarre bat jo zuten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

fanfarre bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus