Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
familiartekotasun 1 iz familiartekoa izateko nolakotasuna.
Sukaldearen eta Kafetegiaren beste alderdiak arruntak ziren [...] baina familiartekotasun eta konfiantza giroa ematen zuten. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 34. orr.
Izena laburtzeko eta nolabaiteko familiartekotasuna erdiesteko. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 12. orr.
2 familiartekotasunez adlag
Burua familiartekotasunez makurtu eta eskuaz agur egin zion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 319. orr.