Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero, berriz, tertulia atsegina botikaren atzealdean [...] eta, amaitzeko, atsedena, familiartean. Askoren artean «Rataplan» - 70. orr.
Arrotz sentitzen zen familiartean eta lagunekin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 174. orr.
Garaiz, hala ere, familiarteko jatorduan parte hartzeko. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 67. orr.
Familiarteko afalondoetan. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 107. orr.
Elkarrizketa bitxi horietako bat zen hura, baina familiarteko goxotasuna eta berotasuna zerion. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 52. orr.
Zalantzan geratu nintzen, ezpata atera eta burua moztuko ote nion, familiartekoa nuen baina. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 69. orr.
Ahmed Efendi Talba, Kurunfuxen familiartekoa. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 161. orr.
Horrela iritsiko da arima Jainkoaren familiarteko izatera, jainkotua izatera. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 67. orr.
Alaba edo familiarteko bat ikustera. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 186. orr.
Joselurekin batera gimnasioko kideak ziren eta baita haien familiarteko batzuk ere. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 162. orr.
Familiartekoak eta adiskideak karranka ari zaizkio atsekabe eta sumindura bizian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 9. orr.
Barrukoekin edozein momentutan harremanetan jartzeko bide bat zabaldu genuen irrati bidez, eta familiartekoen bisitak ere erabili genituen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 84. orr.
Handik begiratuta, sorkari guztien ezagutza familiartekoa eta argia gertatu ohi da. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 76. orr.
Solasaldi misteriotsu bezain familiartekoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 899. orr.