Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
falseto (ETCn 14 agerraldi; corpusean falsetto soilik) iz ohikoa baino ahots zoliagoa, hitz egitean eta batez ere abestean nahita edo nahi gabe sortzen dena. ik faltsete.
-Esan al du Tierney jaunak noiz itzuliko den? -galdetu zuen falsetto erlats batean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 173. orr.
Mintzatu bitartean jostaketan aritzen zen bizarrarekin eta txalekoko botoiekin, eta falsetto-ahots garratza zuen, ume-ahotsa. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 91. orr.
Eta oihu egiten zuten, batak oso gora eta besteak apal, batak falsetto-ahotsarekin eta besteak ostots-ahotsarekin. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 91. orr.