Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Obulu, espermatozoide, hodi deferente eta Falopioren tronpei buruz hitz egin eta, ikasleak aspertzea al da heziketa sexuala? Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 291. orr.
Zelulen argazkiak eta marrazki eskematikoak tartekatuz, han agertu ziren txalburu buztanluzeak, barrabiletik zakilerainoko tutuak, obulutegiak eta umontzia, Falopioren tronpa eta guzti, nondik ibiltzen baitira txangoan obulu izeneko pilota txiki, bigun batzuk. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 213. orr.
Plastikozko ontzi bat erabiltzea, alegia, besterik gabe, eskuarki espermatozoidearen eta obuluaren arteko topaketaren egoitza izaten denaren ordez: Fallopioren tronpa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 96. orr.
Patriarkatua kultura falozentrikoa dela, hau da, dena zakilaren inguruan oinarritzen dela. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 229. orr.
Galai ulerkorrenari trogloditaren sen falozentrikoenak bistaratzea. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 147. orr.
Nik-gizonekin-baizik-ez motatakoa zen, falozentrikoa, falofiloa eta falolatra, lotsa-faltaz bizirik segitzen duten horietakoa. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 93. orr.