Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

falo iz zakila.

Ez da psikoanalisia-kontuetan asko ikasia izan behar jakiteko dado-potoak amaren altzoa irudikatzen duela eta ardo-botilak, berriz, faloaren libidozko altxamendu disimulaezina.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 71. orr.

Ordu arteko nagusia, berriz, eme bihurtzen da: barrabilak txikiago egiten zaizkio, eta, faloa kanpokoaz barrura bildurik, obulo-habia bihurtzen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 129. orr.

Begiradaren hegemonia baliokide orokorretan oinarritutako truke-sistema orokorraren ondorio bat baizik ez da (urrea izango da balio ekonomikoaren alorrean, erregea balio politikoetan, faloa sinboloen alorrean).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 198. orr.

Fetixearen zeregina, Freuden teorian, amaren falo-ezaren ordezkoa izatea zen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 70. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus