Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
falazia iz gezurkeria, engainagarria.
Hume-k azaldu zuenez, aurkakotasun horretan nahitaez falazia naturalistarekin egiten dugu topo, hau da, behar izatetik izatera pasatzeko ezintasunarekin. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 219. orr.
Onartu ezin den falazia horren baiespena jokaera oker honetan biltzen da: datu zientifikoak (hoc post hoc) aurkitu ahala 'hautespen' izena duen (propter hoc) eskupeko hariaz elkarri josi, eta gero zera baietsi: datuek eurok dakartela 'hautespen' haria. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 101. orr.
Beste tranpa handi bat, nolabait ere aurrekoarekin erlazionaturik dagoena, post hoc falazia edo gezurkeria da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 23. orr.