Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

falangista 1 izond Falangearena, Falangeari dagokiona.

Listerrek batalloi falangista bat suntsitua omen zuen Guadarraman.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 148. orr.

Sonbreirua mahaiaren gainean utzi zuen, eta gazte falangistak eskaintzen zion luma estilografikoa hartu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 254. orr.

Ideologia falangistako euskaldunekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 88. orr.

• 2 iz Falangeko kidea.

Mutikoak falangista du aita, herriko jauntxoaren lagun.  Berria - Kultura   2004-05-18

Gerra bukatutakoan falangista bat joan zitzaion bisitan izeba Ceciliari.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Aizpurua, falangista beroa izan gabe, haien zalea zelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 18. orr.

Kapitaina mahaiaren alde batean falangista itxurako gazte batekin eserita.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 253. orr.

Hilkutxan armak sartu eta kanposantuan ehortzi eta gero, falangista-talde batek gauez joan, eta zulotik jasotzen omen zituen armak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta falangista (4); eta falangisten (4); eta falangisten arteko (3); falangista bat (3); falangisten arteko (3); falangisten edo (3); falangisten eta nazien (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus