Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Falange2 1 iz eskuin muturreko zenbait alderdi edo erakundek hartzen duten izena.

Espainiako Falangeko kide egin zen.  Berria - Kultura   2004-12-24

Eskuinekoak Falangearen uniformea darama; bestea zibilez doa, baina errebolberra du eskuan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 65. orr.

Falangearen opor-leku bateko maisu ipini zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.

Bere ideologia Falangearen nazionalismoa da.  Berria - Kultura   2004-03-12

Falangeko geziak Bizkaiko Etxebizitzetan kasu.  Berria - Kultura   2004-03-13

Denak ere Falangeko eta Reketeetako lagunez egoki eskoltaturik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 135. orr.

Azaldu ziren Falangekoak, botek eta hedeek distira beltz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 149. orr.

2 (f xehez) gudari taldea.

Une hartan arin altxatu izan balira, astia izango zuketen elkartu eta apurtzeko zaila izango zatekeen falange bat osatzeko; baina debekatuta zuten holakorik egitea, euren arrazaren ohiturak zirela eta.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 158. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espainiako falangeak (3); espainiako falangearen (4); falange españ falange españ falangeko afiliazio (5); falangeko afiliazio orria (4); ola (5); olaren (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus