Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
fakzio iz talde batetik bereizten den alderdia.
Lukreziok fakzio odoltsuak, alderdi-gerrak eta ustelkeria politikoa ikusiak zituen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 52. orr.
Berriz ere, bi fakziotan banatu zen Iparraldeko jendalde euskaraduna: IKren aldekoak, ETAren aldekoak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 85. orr.
Erlijio beraren sekten arteko gerrak eta Estatu bereko fakzioen artekoak direla gogorrenak. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 66. orr.
Fakziosoak zapaltzea gobernarien betebeharra bada, are gehiago fakzioak deuseztatu eta barreiatzea. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 175. orr.