Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

faktoria (ETCn 584 agerraldi)iz fabrika.

Faktoria ixteko asmoa jendaurrean agertu zuen enpresak joan den apirilean.  Berria - Ekonomia   2004-12-08

Ford faktoria amerikarreko lehen autoak heldu dira penintsulara.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 56. orr.

Autogintzako hornitzailea da, kautxozko piezak egiten ditu eta, guztira, 134 gizon eta emakumek egiten dute lan Oiartzungo faktorian. Pasaiako Casa Cira arrain faktoria zaharrean.  Berria - Ekonomia   2004-03-02

Berrogei urtetik goitiko bakarra zen eskifaian, baina ongi moldatu zen bakailaoari burua tripak hezurra kentzen ontziko faktorian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 272. orr.

Idazleok eta jende desokupatuak horrela fitxatzen dugu egunero gure bulegoan, gure faktoria imajinarioan: baguette bat eta Le Monde erosiz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 53. orr.

Leioako campusak badu faktoria irudi bat, unibertsitariengandik hurbil ez dagoelako.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Heroiak Mendebaldean daude beti: gerren faktoria Washingtonen dago, eta filmen faktoria, Hollywooden.  Berria - Mundua   2004-06-06

Ipupomamua haur eta gazte literaturako faktoria izango da.  Berria - Kultura   2004-10-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gaizkileen faktoria (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus