Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

faksimile (orobat faksimil g.er.) 1 iz izkribu edo marrazki baten kopia erabat zehatza.

Sinaduren faksimileak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 302. orr.

Urkizuk prestatutako edizioak eskuizkribuaren faksimilea eskaintzen du azken orrialdeetan.  Berria - Kultura   2004-07-02

1948tik 1987 bitarteko 74 zenbakien faksimilak jarri berri ditu Internet sarean.  Berria - Kultura   2004-03-20

Ale bakoitza bakarra da, ordezkaezina, baina (Liburutegia erabatekoa denez) beti daude ehunka milaka faksimileak, peto-petorik ez baina: letra baten edo koma baten aldea baizik ez duten obrak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 64. orr.

2 (izenondo gisa)

Aurreko mendeetako edizio faksimileak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5330. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus