Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gremioen beheraldi motel hori merkataritza-kapitalismoak fabrikatzaileen gainean zuen nagusitasun gero eta handiagoaren adierazgarri da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.
Ez zinateke hor jardungo azido pirubikoa izerditzen eta ezpain-margo fabrikatzaile anbiguo halakoen atzetik lasterka egiten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 232. orr.
Bestela jokatuz ez bainintzateke idazlea izango, nobela fabrikatzailea baizik. Berria - Kultura 2004-02-08
Denbora fabrikatzaileek ez dute lorik egiten. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 77. orr.
Airbus enpresa taldeak Europako lau hegazkin fabrikatzaile nagusiak biltzen ditu. Berria - Ekonomia 2004-01-18
Ez dira izango horiek Beasaingo tren fabrikatzaileak Madrilgo Metrorako egiten dituen lehen trenak. Berria - Ekonomia 2004-06-24
Bainan zonbeitek ez zuten akordio hori onartu, bereziki zartagailu horien fabrikatzaile handienek: Txina, Errusia, Bielorusia eta, bixtan da, Estatu Batuek. Herria 2001-07-19
euskal fabrikatzailerik (4); makinen euskal fabrikatzailerik (3)