Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
1888. urtean, Buffaloko gobernadoreak Westinghouse elektratresnen enpresari enkargua egin zion aulki elektrikoa fabrika zezan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 98. orr.
Armak fabrikatzeko lantegi erraldoi bat. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 14. orr.
Lantokian bazela pizgailu-industria isilpeko bat: eskulangile ezezagun batzuek fabrikatzen zituzten, lanak utziriko tarteetan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 192. orr.
Ikatz-sutegian iltzeak fabrikatzen zituzten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.
Oroit gaitezen garai hartan Eugin fabrikatzen zirela armak eta munizioneak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 123. orr.
Baina ez ziguten irakatsi nola fabrikatzen den bonba bat, ez eta fusila nola erabiltzen den ere. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.
Brigitte Bardot-en edo De Gaulle jeneralaren zeluletatik, nahi adina Brigitte Bardot edo De Gaulle jeneral fabrika zitezkeela. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.
Enbrioiak in vitro fabrikatzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 94. orr.
Seriean fabrikaturiko produktuak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 79. orr.
Irudiak fabrikatzeko eta kontsumitzeko jarduera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 88. orr.
Hobeak izan ote dira, bada, arrazoiak fabrikatu dituen munstroak? Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 237. orr.
bat fabrikatu zuen (3); fabrikatu zuen (4); fabrikatzen den (3); fabrikatzen ditu (5); fabrikatzen dituzten (4); fabrikatzen zituzten (3); nola fabrikatzen (3); nola fabrikatzen den (3)