Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fabore (ETCn 1.036 agerraldi; orobat fagore ETCn 465 agerraldi) 1 iz mesedea.

Ortziralean egindako faborearen ordain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.

Fabore bat beste baten truk.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 117. orr.

Baina fabore bat eskatu nahi dizut.     «Kuskue tanden», 2004 - 197. orr.

Faborea eskatu behar dizut, Mentxu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 45. orr.

Buru-ukaldi batez eskertu nion faborea, eta xeheak itzuli zizkidan leihatila estuko zirritutik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 300. orr.

Kementsua zen eta hari ere fabore bat zor zion: bizirik irautea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 55. orr.

Halako faboreak kitatzeko gutieneko prezioa iturrien aipamena izaten ohi da gure lanbidean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.

Hori dugu zure gandik igurikatzen dugun fagorea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 171. orr.

Kortesia handiko gizona dirudi, eta ez dut uste emakume bati hain fabore erraza ukatzeko gai izango denik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 170. orr.

Ez dugula nehoren ganik fagorerik eskatzen bainan bakarrik gure eskubide batzuen gozamena.  Herria   2003-01-14

Ongia ala Gaizkia deitzen dugu gure izanaren iraupenari fabore edo kalte egiten diona.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 401. orr.

Gauza jakina da faboreak egiten dituztenen bila joaten dela jendea, ez faboreak jasotzen dituztenen bila.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2690. orr.

Ez genuela euskaldunek nehongo faboreen aiduru egoiterik gure nazioari bere izariko estatuaren orkoia moldatzeko.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 133. orr.

-Zer fabore eta zer fabore ondo!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 128. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gaur egun ere hortxe ikus daitezke kateak, errege faborearen sinbolo.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 151. orr.

3 (sexu kontuetan)

Neskaren faborea lortzeko oztoporik handiena senargaia zela.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 189. orr.

Donatien bere faboreak beste emakume batzuei eskaintzen hasi zenean, guztiz jeloskortu eta zapuztu zen madame de Montreuil.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 19. orr.

Uler zitekeen Marcel Martinek Normandiako egonaldian [emakume] haren faboreei uko egin ez izana.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 239. orr.

Hari botatzen omen zion Juliok maistraren "faboreak" galdu izanaren errua.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 70. orr.

4 -en fabore -en alde.

Gogotik ahalegindu zen araudiekin egokituriko kartzela-errejimen bat antolatzeko berehala gure fabore.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 177. orr.

Gerok ospatzeko opa zigula, ahal genuen ondoen, geure arimen osasunaren fabore.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 146. orr.

Berak, Julioren fabore halako nekeak hartu ondoren, hainbestetan lagundu ondoren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 291. orr.

Eta bere indar handi hori auzo-etsai diren filistearren aurka erabiltzen du, israeldarren fabore.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 16. orr.

Ezagutzen zuela obispoaren fabore zerbait egin zezakeen norbait.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.

5 -en faboretan

Gaztelaniaren, portugesaren, ingelesaren eta frantsesaren faboretan eta lekuko hizkuntzen kaltetan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 183. orr.

Euskararen faboretan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 165. orr.

Piarres Lafitte-k eman zuen meza omendua zenaren fagoretan Auritzeko elizan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 199. orr.

Diote neurri horiek ez direla gehienik beharretan den jende xehearen onetan bainan jadanik hein bat untsa heltzen ahal denaren fagoretan.  Herria   2004-09-30

Noren faboretan gertatu da?  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 177. orr.

Igandean, Amurrion, Araba Euskaraz besta, Arabako ikastolen fagoretan.  Herria   2005-06-16

Bainilla baztertzeko banillaren faboretan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 38. orr.

6 faborez mesedez.

Irekiko didazu, faborez? Hain goizik ez, faborez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 264. orr.

-Bi, faborez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 382. orr.

Euri gehiago ez, faborez.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Sar itzazu, faborez, igogailuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 280. orr.

Esaiozu faborez Robert Oppenheimer hemen dagoela.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 11. orr.

Faborez eskatzen dizut!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 34. orr.

-Faborez, kasu eman.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 284. orr.

Don Manuelek erran dit faborez zu joateko parte ematera Zubiarteko koartelera.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 88. orr.

Faborez pixka batean itxaroteko esan dio emakumeari, eta zurezko kabinaren ondoko mahaira jo du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 94. orr.

· Joseba, faborez!  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 122. orr.

"Baina, faborez!", esaten zuen Mirandak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 235. orr.

-Faborez, Eduardo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 380. orr.

-Alazne, faborez, ez ni nahastu...  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 165. orr.

Bo, bo, faborez, nahikoa diagu!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.

-Ama, faborez, aski ongi dakizu nora noan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 77. orr.

Faborez, zer gertatu da hemen?  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 66. orr.

-Faborez, faborez, maitea, engainatu nahi nauzu?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 56. orr.

-Faborez, Ethel, produktore nazkante bat bezala mintzatzen ari zara.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 210. orr.

· Gangeseraino joan gabe, inork esaten ahalko lidake, mesedez eta faborez, non arraio bainatu ahalko naizen [...]?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 31. orr.

Maria, jantzi zaitez mesedez eta faborez eta txukundu ezazu gela.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 18. orr.

7 faborezko izlag

Georges, Lillen sortutako oihalgintzako langile bikote komunistaren semea, armadaratzean apez zelako faborezko tratamenduari uko egin ziona.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 249. orr.

8 alde eta fabore

Otoitz egin Jainkoari ene alde eta fabore, zeren eta ez baitizut gezurrik erranen: eneak egin du...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 215. orr.

Ez du urrundanik ere uste ezen nik galdu ditudan dohakabeen alde eginez [...] aitzinetik dela beraren alde eta fabore mintzo.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 54. orr.

9 fabore egin faboratu.

Garai hartan, gurutzadetan eta soldadu ugari zebiltzala eta, haiei fabore egiteko asmotan eskatu omen zian induljentzia Frantziskok.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 151. orr.

Hortaz, ezjakinak bere jitearen arabera balioetsiko du nornahiri egin dion faborea eta fabore egin dion pertsonak gutiesten duela ikusten baldin badu, bera tristatuko da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 503. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus