Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

faboratu (ETCn 437 agerraldi; orobat fagoratu ETCn 72 agerraldi), fabora, faboratzen 1 du ad fabore egin; mesedegarri gertatu.

Onkogeneek zelulen ugalketa faboratzen dute.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.

Bere adixkide bat fagoratuz eta haren ganik diru asko altxatuz.  Herria   2004-01-29

Hola, bi alderdi handienak, arrakastatsuenak gisa guziz, fagoratuko direla.  Herria   2003-01-14

Erran gabe doa gisa hortako gertakariek ez dutela bakea fagoratzen.  Herria   2001-07-26

Gizakia, bere giza izaerarekin bat datozen gizakien artean gertatzen bada, horrenbestez, haren iharduteko ahalmena lagundua eta faboratua izanen da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 513. orr.

Horregatik jotzen dute hainbat idazlek intertestualitea faboratzen duten teorien babesera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 76. orr.

Horietan bizi dira fagoratuak direnak, kontzentrazio zelaiko biziari atxikiak direnak, gizonaren ezeztatzea obratzeko behar diren zerbitzutan lanean ari direnak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 122. orr.

Haien esker onak faboraturik, aspaldi egina zuten jauzia Lekorneko beren jaurerritik gure erresumara.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 31. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bertzela bi medikuntza litazke bat hiritarrentzat eta eskualde fagoratuentzat eta bertzea leku urrundu eta ahantzientzat.  Herria   2004-06-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus