Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elastizitate (corpusean ez dago; ETCn 23 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian elastikotasun agertzen da, ETCn 671 agerraldi) iz elastikoa denaren nolakotasuna. ik elastikotasun.

Hala ere, lasai ematen zuen neskak; haren besoa ezpainetatik hautsontzira elastizitatez bildu eta luzatzen zen, pipaldi bakoitzean.  ETC-literatura, saiakera   Henriren irudia, Pablo Sastre, Susa, 2000

[...] adimena garapen filosofikoaren puntu aurreratuago batean kokaturik aurkituz, zeinak bitartean elastizitate handiagoa irabazi baitzuen eta mistizismo-maila garaiagoa baitzeukan.  ETC-literatura, saiakera   Morala eta erlijioaren bi iturriak, Henri Bergson (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002

Behin erruduna harrapatuta, belarritik heldu eta, haragiaren elastizitatea frogatu nahian-edo -gomaren parekoa ote zen, ez ote zen-, tiratu egiten zion, indarrez tiratu ere, bere ekinaldia lelo ezin adierazkorrago batez laguntzen zuela: Astoari astabelarriak!".  ETC-literatura, saiakera   Haragiaren gauak eta egunak, Joan Mari Irigoien, Elkar, 2009

Nekeak, elastizitatearen galerak eta beste ezin batzuek dakarte aurreikuspenaren erregetza.  ETC-literatura, saiakera   Arrazoia ez dago edukitzerik, Iñaki Segurola, Alberdania, 2012

Pro-xylane, kolagenoa edo azido hialuronikoa bezalako hitzak jariatzen dizkigute, soluzio abangoardistak eta super serumak, betegarri biologikoak, zimurren konponketa eta elastizitatearen berregituratzea bezalako kontzeptuak zaparradan botatzen.  ETC-prentsa   Argia, 2010-02-21

Banintz zurgina, ba, halako egurra behar nuen neure puska egiteko: elastizitate hori zuen hizkuntza bat behar nuen, nonbait, eta nik bezala beste batzuek ere bai.  ETC-prentsa   Berria, 2017-10-25

Batzuen ustez, errenten handitzearen ondorioz, ondasun fisikoez osaturiko eskaeraren elastizitatea 1 baino gutxiagokoa izanik, gero eta zerbitzu gehiago eskatzen dituzte kontsumitzaileek.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Industri politika, Adrian Zelaia, UEU, 2010

Eredua makinaren egitura elementuen elastizitatearen influentzia simulatzeko helburuarekin programatua izan da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017-Ingeniaritza eta Arkitektura, Askoren artean, UEU, 2017

Betun oso gogorrekin osatutako nahasteak dira, baina elastizitate-modulu handia dute, eta nekearekiko duten erresistentzia ere handia da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Errepide-ingeniaritza, Askoren artean, EHU/UPV, 2018

Zuntz elastikoek elastizitate handia dute, hau da, luzatzeko gaitasuna dute tenkatzen direnean; baina behin tenkatzen ari den indarra desagertzen denean, lehengo egoerara bueltatzen dira; uste da ezaugarri hori elastinazko molekulei esker dutela.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologiari buruzko eskuliburua odontologiako ikasleentzat, Francisco Jose Saez / Iker Badiola, EHU/UPV, 2018

Elastizitatearen teoria batez ere gorputz eta material solidoen deformazio mekaniketan oinarritzen da.  ETC-entziklopedia   Energia potentzial elastiko, Wikipedia

Orduko usteen arabera, argiaren abiadura ingurunearen dentsitatearen menpekoa litzateke, geldoagoa ingurune dentsoagoetan, eta ondorioz eterrak dentsitate oso txikia eta elastizitate koefiziente handia izango luke.  ETC-entziklopedia   Eter (fisika) , Wikipedia

Mantua lau zatitan banatu daiteke bere elastizitatearen arabera.  ETC-entziklopedia   Mantu, Wikipedia

Transduktore ultrasonikoaren garapenak, baimendu zuen fluido eta solidoen biskositatearen eta elastizitatea neurtzea erraza izatea, materialen ikerketan aurrerapen itzela izanik.  ETC-entziklopedia   Piezoelektrizitate, Wikipedia

Halaber, nahiz eta metaegonkorra izan inguru tenperaturan, gradualki molekula amorfo kristalinoetara aldatuz doa, elastizitatea eta kolorea galduz.  ETC-entziklopedia   Sufre, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus