Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erronda hura amaitu zenean, etenaldi bat izan zen. Interes tasen igoeran etenaldia egin dezake Bernankek. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 137. orr.
Iruzkinik edo zuzenketarik egiteko parada emateko asmoz, etenaldi bat egin zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 70. orr.
Saget andereñoak etenaldi bat egin zuen, galderaren bat egingo zioten zain. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 223. orr.
Horiek horrela, etenaldi bat egon daiteke egimenean, baina sekula ez esentzian, ongi prestatua baldin badago. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 99. orr.
Bigarren mundu gerrak etenaldia ekarri zuen aktorearen lanean. Berria - Kultura 2004-05-16
Astearteko auzi saioan Batasunaren jardueren etenaldia beste bi urtez luzatu ala ez erabakiko dute. Berria - Euskal Herria 2006-01-14
Ez dakit... -etenaldi bat egin zuen, hitzak neurtzeko edo, jarraitu baino lehen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 187. orr.
Etenaldia amaitu eta programak bere martxa jarraitu zuen gero. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 179. orr.
Abenduaren 3an bukatu zen etenaldia. Berria - Harian 2006-03-23
Gizon zaharrak hasperen egin eta, etenaldi baten ostean, esan zuen: [...]. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 132. orr.
Etenaldiaren ondoren, ariketekin segitu nuen, nire buruari behin eta berriro agintzen niolarik: Zaildua behar duk egon, diziplinatua behar duk izan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 24. orr.
Galdetu nion: "Nondik zatoz?", eta berak erantzun, berriz ere, amaiezina zirudien etenaldiaren ostean: "Budapestetik...". Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 207. orr.
Sentitzen dut hizpidea atera izana -etenaldi baten buruan, zera erantsi zidan- Dena den, jakin ezazu harro nagoela zutaz, zure ideien alde armak hartu zenituelako. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 187. orr.
Ekintza armatuen etenaldia gaur gauerdian jarriko da indarrean. Berria - Harian 2006-03-23
Presidente berriak ordu erdiko etenaldia egiteko eskatu du. Berria - Mundua 2004-04-04
Espainiako Alderdi Sozialistako (PSOE) presidenteak agerraldi luzea egin zuen Kongresuan hogei eta hamar minutuko bi etenaldi egin zituen. Berria - Mundua 2004-12-14
Etenaldi batean, piano tristea entzun da. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 152. orr.
Osteak etenaldia egin zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 131. orr.
Arabak «etenaldi sozial, ekonomiko eta finantzarioa» izango du, PPk ez duelako behar bezala kudeatzen Aldundia. Ekolalia 1974an hasi zitzaion Bennetti, eta halaxe jarraitu du, etenaldi nabarmenik gabe, hamazazpi urtez. Berria - Euskal Herria 2004-12-15
Bertan etenaldi laburra egin zuen, eta berandu zetozen hirurogei zaldizkorekin sendotu zuen armada. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 87. orr.
Barkatuko ahal didazu, jaun André, baldin bertze etenaldi labur bat egiten badut hemen...! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 51. orr.
Ez ditugu gustuko etenaldi hain luzeak, jokatzea gustatzen zaigu, lehiatzea. Berria - Kirola 2004-01-07
Bi pilotariek etenaldi ugari egin zituzten: bai ura edateko, bai erremontea berriro lotzeko. Berria - Kirola 2004-08-04
Joan den asteazkenean ETAk iragarri etenaldi iraunkorrak hainbat ikara baztertu du. Berria - Euskal Herria 2006-03-30
Apneak arnas hartze behartu bati jarraikion arnasketaren etenaldi iragankorra dituztenek ezin dute lo sakon egin. Berria - Gaiak 2004-12-29
Etenaldi erabatekoa eta iraunkorra egon dadin berriro. Berria - Mundua 2006-03-31
Hotelerantz ninderaman Williamsek, eta nik orduan azaldu nion, zera, pentsatzen ari nintzela, agian, etenaldi koxkor bat ez letorkidakeela gaizki, oporraldi labur bat, alegi. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.
Irakasle zaharrak etenaldi larri bat egin zuen, pipa hautsontziaren gainera husten zuen bitartean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 107. orr.
Etenaldi ezerosoa. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 33. orr.
Badirudi Japoniako ekonomia azken hamar urteotan murgildurik zegoen etenaldi ekonomikotik ateratzeko egindako urratsek ondorio baikorrak dituztela. Berria - Ekonomia 2004-02-19
Badiolak jakinarazi du une honetan portuan lotuta daudela alturako ontziak, etenaldi biologikoa dela eta. Berria - Ekonomia 2004-08-22
Bat-bateko etenaldiagatik baino gehiago, jasotako ustekabeagatik. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 56. orr.
Epaiketaren etenaldian. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 106. orr.
Neguko etenaldiaren ostean, atzera arrantzan joan ziren atzo baxurako euskal ontziak. Berria - Ekonomia 2006-02-28
Gabonetako etenaldiaren ondotik lehenengoz bildu ziren CCOO eta UGT eta CEOE Espainiako patronala lan erreformaren inguruan eztabaidatzeko, baina ordubeteko bilerak ezer gutxirako eman zuen. Berria - Euskal Herria 2004-09-16
Har dezagun gaur bazkalordua, eguerdiko etenaldian. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 132. orr.
Izarrek etenaldi egoera honetan aurrera egiteko tresnarik egokiena arbitraia dela adierazi du. Berria - Ekonomia 2004-02-18
Erietxean bost eguneko lan etenaldia eman diote. Berria - Euskal Herria 2004-01-15