Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon talde batzuk edaten ari ziren salmahaiaren aurrean zutik, eztulka, listuka, begiak ireki ezinik, erabat esnatu nahian ardo zuriaren eta pattarraren laguntzaz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.
Azkenean, eztulka eta muki-jario, txanoraino estalita, 404tik atera, eta zuzen-zuzenean abiatu zen, ziztu bizian, inprimatuen gelara. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 86. orr.
Eztulka zetorren Mirande, ur arrasto nabarmen bat utziz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 87. orr.
Eztulka ari naiz, goitika egiteko ahaleginean, itolarrian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 160. orr.
Arnasa hartzen dugun bakoitzean usinka edo eztulka hasten gara, ehotzen ari garen piperbeltz pilagatik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 96. orr.
Une hartan, urduri zegoelako-edo, amonari zerbait joan zitzaion kontrako eztarrira eta eztulka hasi zen, eztulka eta eztulka. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 120. orr.
Hasi omen zen eztulka, eta ezin buelta eman. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 120. orr.
Eztulka hasteraino egin zuten barre. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 238. orr.
Egun batez, besteak bezalakoa izan behar zuen egun batez, Adan eztulka esnatuko zen, eta eztarriko minarekin, urdaila nahastuta. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 42. orr.
Ura antzo zurrupatu dut airea, kontrako eztarrira joan zait, eztulka hasi naiz, eta gero, azkenean, lortu dut behar bezala arnasa hartzea. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 176. orr.
Noraren aita eztulka hasi zen, bat-batean eta hauspo-jauzika, edaria kontrako eztarritik joanda baino larriago. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 107. orr.
Burua beste aldera biratu zuenean eztulka ihes egin zion biriketako keak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 255. orr.
Ito beharrean hasi gara eztulka. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 136. orr.
Aldiro eztulka eta itoka hasten den abioneta horietakoa izango da, zeharo izututa egingo dut bidaia osoa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.
Virgil tartekoa zen garaieraz, baina oso lodia; mantso ibiltzen zen, eta aski zuen pixka bat mugitzea eztulka eta arnasestuka hasteko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 126. orr.
Hodei zuri batez inguratuta aurkitu zituzten euren buruak bhopaldarrek duela 20 urteko gau hartan, eztulka eta malkotan esnatu zirenean. Berria - Gaiak 2004-12-03
Negua gordinenean zegoen, eta baneramatzan pare bat egun eztulka eta zintz eginez pabilioiko korridore luzeetako aire-lasterren kausaz. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 91. orr.
-Snape izango da epaile? -esan zuen ahobete lokatz eztulka kanpora botaz-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 195. orr.
Azaroan sartu ginen eta azaroko egun batean eztulka larrian hasi zen, eta, ohiko karkaisekin batean, odola eta odolbilduak ere espektoratu zituen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 185. orr.
Nire eztulka-saio guztiak gorabehera, ongi omen nengoen, iragarri zidan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 160. orr.
Zerbitzuburua barre-eztulka hasi zen, zer egin ez zekiela, bere zuzendari jaunaren aurrean ziztorka eman ziezagutela agintzeko uzkur. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 261. orr.
Barne-minixtroak buruko mina eta Frantzia guzia eztulka! Gaixo gizona eta gaixo gu! Herria 2005-10-13
Eztulka dabiltza errebolberrak ere, nonbait. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 36. orr.
To! Motorra eztulka! Hozten ari da. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 121. orr.
eta eztulka (22); eta eztulka hasi (11); eztulka ari (10); eztulka ari zen (3); eztulka eta (14); eztulka hasi (34); eztulka hasi da (5); eztulka hasi zen (22); eztulka hasten (7); eztulka hasten da (5); zen eztulka (5); zuen eztulka (3)