Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eztulaldi iz eztul egiten den aldia.

Eztulaldia baretzen hasi zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 139. orr.

Hiru mailatik behin, gelditu eta eztulaldi labur bat egiten zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 139. orr.

Eztulaldi txar batek harrapatu nau.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 205. orr.

Andres egun horretantxe eztulaldi makur batek jo zuen, eta medikuarenera eraman behar izan zuten presaren presaz.     «Bizia lo», 2003 - 30. orr.

Eztulaldi gogor batek eraso ziolarik, zenbait minutuz ezin izan zuen erantzun nire lagun gizarajoak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 120. orr.

Motorra, eztulaldi antzeko batzuk egin eta gero, geratu egin zen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 115. orr.

Eztul egin zuen gero eta makurtu behar izan zuen, eztulaldiak erasana, karkaxa botatzeko, karkaxa beltz lodia lurraren gainera botatzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 199. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus