Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eztul 1 iz hasbeherapen hertsatu eta zaratatsua, gehienetan arnasbideen minberatasunak eragina; halako hasbeherapenen sail jarraitua.

Harryk osaba Vernonen eztula entzun zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 29. orr.

Berehalaxe joan zitzaion eztula.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 102. orr.

Lehendabiziko upakadan eztula etorri zitzaion eztarrian gora.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 246. orr.

Ukabila oraindik airean, entzun nuen eztula, alborengoaren eztula erreketeen formazioaren isiltasunean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 104. orr.

"Badator, badator berriro eztula zintzurretik gora", esan du berekiko.     «Bizia lo», 2003 - 22. orr.

Etzan egin ginen, eta eztul batean hasiko zen laster Uriarte isila.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 118. orr.

Aitak eztul labur bat egin zuen eztarria garbitzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 53. orr.

Barreak eztula eragin zidan, eztulak itomena, eta halaxe egon nintzen luzaz, barre eta barre, azken hilabeteetako esturak askatzea lortu nuen arte.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 241. orr.

-Hori da -baieztatu zuen Jonek bi eztulen artean-.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 298. orr.

2 (izenondoekin)

Eztul txikia egin du semeak mantaren azpian.     «Bizia lo», 2003 - 11. orr.

Isilik geratu ziren, ez zutelako zeresan askorik, baina, batez ere, Amiano eztul zital batek hartu zuelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 14. orr.

Hamazazpi eztul idor.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 73. orr.

Hiru eztul gordin.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 26. orr.

Hortxe zetorren soldadua, igual ez ninduen ikusi makurtzen, gizon oso handia zen, fusila eskuetan, bazetorren, eztul latza egiten zuen, eta ni begi-begira nengoen gauaren kontra, ilun-ilun ikusten zela dena.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 86. orr.

Ordu erdiko eztul mingarriarekin hasten zuen eguna.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 190. orr.

Txakurrak, arnasa bahiturik, eztul lazgarria egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 126. orr.

Eztul temati batek hartu zuen Verlaque jauna.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Orratzak diskoan egiten duen eztul txiki horrek ez du batere ukitzen melodia.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 280. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Barre-karkara garratza atera zitzaion, eztul-saioa egin zuen berriro, karkaxa bota zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 303. orr.

Barrutik zetorkion bat-bateko eztul erasoa ezkutatzea lortu zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 101. orr.

Horregatik, eztul itxurak egin nituen berriro, eta azkenerako ez dakit zer zarata mota atera zitzaidan, neronek ere ez bainekien zertan ari nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 329. orr.

· Segitu zuen-: Haginekin libera bat, hori jarri dut, baina esango nuke gehiago ere izango dela, hogeita hamar txelin bai... ez egin berba orain... elgorriarekin bost gehiago, errubeolarekin ginea erdia, guztira bi hamabost sei... atzamar hori geldi derrepente... txakur-eztularekin hamabost txelin inguru.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.

Horrez gainera, orobat nire esku ditut, eta poztuko zaitu entzuteak, Miss Cardewren jaiotza-agiria, bataio-agiria, kukurruku eztularen agiria, erroldarena, txertoarena, sendotzarena eta elgorriarena; bi elgorri motena, bai Alemaniakoa bai Ingalaterrakoa.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 147. orr.

4 eztul egin (orobat eztula egin)

Eztul egin du norbaitek.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 164. orr.

MITCHek hasperen eta eztul egin du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 160. orr.

Autoa, kez beteta; ni, ordea, eztula ere egiteko beldurrez, halakoa nuen-eta gorputz guztiko ataletako min sorra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 348. orr.

Maitagarriak mahaiaren inguruan jesartzen dira, perretxikoetan, eta hasieran ondo portatzen dira eta mahaitik kanpora egiten dute eztul,· Ez zuen eztulik egin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 265. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus