Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eztitu, ezti(tu), eztitzen 1 du/da ad gozatu, leundu.

Mahatsaren mama eztia zen, bere eztiaz eztitzen ninduena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 323. orr.

Arima eztitu egin zitzaion, eta bozkario eta loria sentipen batek hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 273. orr.

Kattalinek giroa eztitu nahi du eta bere iritzia goxotasun eta diplomazia handienarekin emaiten dio.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 158. orr.

-Ez hadi muturtu -eztitu zuen ahotsa-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 244. orr.

Agureak eztitu egin zuen bere jarduna, gizon suminduarekin adiskidetze aldera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.

Lepoan jarri zion apezak eskua, eta on egin zion berotasunak, eztitu egin zion hesteetako oinazea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 244. orr.

Gizatasunik gabeko irudi hotz haiek ezin dira inolaz ere eztitu musika atsegin batek girotzen duen emakume erdi biluziaren irudiarekin.  Berria - Kultura   2004-05-02

Jainkoaren haserrea eztitzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 21. orr.

Zaitaren nahigabea eztitu egin zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 166. orr.

Amnonen heriotzaren samina eztiturik, ordea, baretu zitzaion Davidi Absalomen kontrako haserrea.  Elizen arteko biblia   2 Sm 13,39

Zonbait egunen buruan, bortizkeria eztitu da lehen sua piztua izana zen lekuan bainan ez da emendatu baizik, eta ez guti, itzuli hartako herri zonbaitetan!  Herria   2005-11-10

Bolikostan iduri du urte bat eta bi ilabete huntan hasia zuten krisia hura eztituxea dela.  Herria   2003-12-04

Zu ere sekretuaren jakinaren gainean zaudelako segurantzak eztituko ditu bederen gabezia krudel horiek.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 107. orr.

Nekerik gabeko hurbiltze horrek sufrimendu guztiak eztitzen zizkion, gosearena izan ezik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 22. orr.

Raimundo Silvaren betartean bada irribarre zurbila, gizon-tristura batek eztitzen du biktima etsituaren itxura.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 101. orr.

Draganek belarrientzat mingarri suerta zitekeen melodia eztitzen zuen klarineteaz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 320. orr.

Haizeak eztitu egiten ditu doinu minak, espazioak apaldu egiten ditu hots desafinatuak, dena ordenatzen da osotasunean, eta emaitza harmonikoa duzu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 205. orr.

Ezti ezazu zeure haserre-sumin hori, egizu atzera herriari halako kaltea egitetik.  Elizen arteko biblia   Ir 32,12

Irriño murritz batek eztitzen zion arestiko behako harroa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 252. orr.

Kasu horietan zorigaitzez, kafeak ez ditzake lo eskasaren gaitzak ezti.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 171. orr.

Azofrako aterpean egon naiz, itzalean, eguzkia ezti zedin beha.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 85. orr.

Orain itsasoak eztitzen du klima, muturreko tenperatura aldaketak saihestuz.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Eztitzen da noizbait gau honetako kalda, sua eta dantza, eta hona non argi goxo epel batean agertzen dela mutiko gazte bat zaldi xuri baten gainean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 150. orr.

Egiarik beteenak, gordinenak eta aintzakotzat hartzekoenak erdi-gordean edo ahopean bezala esanak daude testu goresle-usteko honetan, eta bi baiñaen aurrean ezkutaturik datoz, eta bi baiñaen ondorengo hitz eder hutsalez eztituak, hain zuzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 253. orr.

Muturretako tenperaturak eztitzen aurkitzen dugu, landaredia bizkortzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 25. orr.

Horrela, bihotzaren garbitasunaz Jainkoa eztitu ahal izango dute eta ez ahotsaren atseginkeriaz herriaren belarriak gozarazi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 111. orr.

Leuna zakartzen edota mikatza eztitzen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 122. orr.

Halaxe eztitzen ginen apur bat, zantarkeria haiekin, eta harexek ematen zigun bizipoz pixka bat, egun berriari aurre egiteko indartxoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 154. orr.

Agorrileko bero handiak eztitu dira, egunak ere polliki laburtzen hasi.  Herria   2001-09-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat eztitu (6); bat eztitzen (4); eta eztitzen (3); eztitu behar (3); eztitu da (9); eztitu dira (4); eztitu egin (5); eztitu egiten (3); eztitu eta (4); eztitu nahi (3); eztitu ziren (3); eztitu zuen (6); eztitu zuten (3); eztitzen du (3); eztitzen hasi (5); eztitzen zuela (4); eztitzen zuen (5); hori eztitu (3); pixka bat eztitu (3); urratsa eztitu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus