Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Seriotasuna eztitasun bihurtu zen berriro. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 297. orr.
Begiek, lausoturik, eztitasuna adierazten zuten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 463. orr.
Orduan, mututu egin ninduen amorrutik eztitasuna sortu zen, gure ahotsek bat egin zuten, zoragarri. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 82. orr.
Jainkoa bereziki bertuteen ariketan bilatzen du, hala nola apaltasunaren, eztitasunaren, moduzkotasunaren, etsimenduaren eta gizakiek landutako beste gauza askoren ariketetan. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 82. orr.
Nik haatik eskua eskaini diot eta hark onartu egin du; eta aspaldian erakutsi ez zidan eztitasun horri aieru on iritzirik, saiatu naiz, auhenetan berriz hasiz, haren eskua tinkatzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 147. orr.
Bat-batean, Frantzisko santuaren arima gozotasunez bete zen eta korderik gabe geratu, halakoa zen-eta doinuaren eztitasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1086. orr.
Eta gozamen horien eztitasunak dastatzeagatik liskar egiten didazu! denek ziurtatuko dizute arreba Ernestinak aingeru baten eztitasuna duela. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 303. orr.
Amak badaki eraman onekoa izaten, baina ez da eztitasuna kanporatu zale, hori du txarra. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 54. orr.
Senar-emazteak atseginen eta eztitasunen paradisuan bizi izan ziren, eta hamargarren egunean berriro ere beren etxeko atea jo zuten. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 181. orr.
Husainik eztitasunez erantzun zuen, solaskidearen haserrea ez eragitearren. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 129. orr.
Aurrez aurre, purpurinaz pintatutako zutabeen alboetan, San Juan, San Pedro, San Sebastian eta beste hainbat santu geneuzkan, eztitasunez begira. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.
Basurtokoaren nekatu ahotsari eztitasun berri bat igarri nion nik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 225. orr.
Eztitasun handiz, ederrak burua jaso zidan, zurrutada bat ahoratu zuen eta gero ahora pasatu zidan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 122. orr.
Berriro besarkatu ninduen, eztitasun berezi harekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 220. orr.
Hazpegien eztitasun konplexu horrek. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 83. orr.
-Pozten naiz zu hemen egoteaz, Diego -eztitasun samur baten kutsua zuela ahotsean. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 259. orr.
Arestiko doinu latza barik, eztitasun mindu batez kanporatu zitzaion boza. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.
Hemen ez du harriak harritzen eta goratasunak burtxoratzen, baizik eta murruen eta sabaiaren eztitasun margotuak so egilea jabaltzen. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 160. orr.
Bakarrik gelditu nintzen orduko, eztitasun engainagarri hura berehala iraungi zen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 356. orr.
Lore lurrin astun hura gelditu zitzaion akorduan betirako, loreen eztitasun betegarria zen heriotza. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 244. orr.
Claudek kolore hura satin ñabarra zela esaten zien, beste hitzik ez baitzuen aurkitzen eztitasun zetazko hura, haragi arin haiek, lobuluen arteko arrakala luze fresko haiek margotzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 254. orr.
Haren eztitasuna xarmangarria da. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 55. orr.
Norari begiratu zion gero gizonak, jende aurrean gehiegizko eztitasuna agertu izanaren damuz-edo. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 184. orr.
Berezko eztitasuna berriz agertu zen, eta barkatua izan nintzela uste izan nuen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 132. orr.
Orduan gauak badu ezin erranezko eztitasuna, bakea, balusezko manta bat bezala, batean fresko, bestean epel, inguratzen zaituena Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.
Eztitasun aurpegiz geratzen zaio telebistari begira, eta Txetxu koitadua zer egin ez dakiela. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 160. orr.
Lan gogor hori egiteko eztitasun poxi batekin. Herria 2001-05-24
eta eztitasun (5); eta eztitasuna (5); eztitasuna eta (5)