Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hurbildu, eta nire alboan eseri zen eztiro. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 46. orr.
Itzaliz doan argizari bat bezala amaitu zuen, eztiro. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 230. orr.
Lisak sorbaldak jasotzen zituen eztiro, irribarreka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 85. orr.
Orduan, kexa edo eztabaidarik gabe, samur, mintzoak bere kanta kantatuko zuen; eztiro lehertuko ziren olatuak (lotan aditzen zituen Lilyk). Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 141. orr.
Burua eztiro kulunkatzen zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.
Lore sortek itzal egiten zieten batzuek besteei, odol zetaken pare, eta eztiro zurbiltzen ziren, zilar kolore gris leun-leunez margoturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.
Eztiro egin dut berba, hitzen ertzek zauri ez dezaten. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 141. orr.
-Zer duzu, emakume? -galdetu dio, eskua eztiro sorbalda gainean jarrita-. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 32. orr.
Felix utzi eta Gonzalorengana, zeinek duintasunez eta eztiro hiltzeaz hitzegiten didan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 22. orr.
Sentibera zen, eta oso eztiro besarkatzen zuen. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 37. orr.
"Emaztea larrutan erabilita gizona liburu bat irakurtzen jarri zenean sortu zuan", eztiro garratz, gomutagarri. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 250. orr.
Eztiro bezain emaro. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 239. orr.
Bazituen itsas oilar txiki tente horiak, ore geruza lodiegi baten azpian, eta tripaki karratuak, paderaren hondarrean eztiro-eztiro egosten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.
eta eztiro (3)