Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eztikeria iz eztitasun gaitzesgarria; lausengua, losintxa.

Idoiak ez gintuen ahazten, eta oso adeitsu portatzen zen amarekin, eta nirekin zer esanik ez: batzuetan, ama eta beraren laguna igerileku ertzean lo utzita, gelara eramaten ninduen, bidean belarrira eztikeriak xuxurlatuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 129. orr.

Eztikeriarik ez nirekin, faborez.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 242. orr.

Eztia izan behar zuen, oro har, gure erlazioak, inola ere ez eztikeriak joa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 242. orr.

Argia itzuli orduko emaginak eztikeria gehiago egin nahi zituen nirekin, baina nik jada sartualdi arriskutsu nahikoa nuen egina.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 148. orr.

Zailtasunak hor daude, jakina, baina maitasunaren eta adiskidetasunaren indarra ezin da gutxietsi, diosku egileak, eztikerietan eta moralismo merkean jausi barik.  Berria - Kultura   2004-06-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus