Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eztiarazi, eztiaraz(i), eztiarazten du ad eztitzera behartu, gozarazi, emarazi.

Han, Jesusen Berriona hots egin zuen, eta hain nabarmen ageri ziren Espiritua eta Jainkoaren indarra Frantziskorengan, non Sultana bera ere harriturik gelditu baitzen, eta, Jainkoak eztiarazi zuelarik, Jainkoaren zerbitzariari adeitsu entzun zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 890. orr.

Haatik aberatsek deramaten gerla gorriak, orai, mementoan, militarren larderia batek eztiarazirik, ez du iduri azken hitza emana duela.  Herria   2005-07-21

Block-ean ere gauza bertsua zen; zenbait aldiz buruzagiak lanik aski bazuen gauza batzuen eginarazteko, edo bederen protesten eztiarazteko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 124. orr.

Behar ukan dituzte soldado zaintzaleak deitu horrarat nahasketen eztiarazteko, horiek oro Dinamarka, Alemania, Pakiztan, Italia eta beste herrietakoak.  Herria   2004-03-25

Bakardadearen ximikoa ahal bezala eztiaraziz, gogoan dudala biharko etapa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 228. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus