Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halaber, ikertzaile eta irakasle ezterenzubitarraren galerak hutsune «nabaria» utziko du hainbat esparrutan, «bere gizatasunagatik, eta, bereziki bere Euskal Herriaren aldeko grinagatik». Berria - Kultura 2004-05-05
Funtsean Eñaut Etchamendi ezterenzubiar idazleak baditu liburu batzuk, hala nola "Gilen", garaztar hutsez idatziak orain duela hogei bat urte. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 13. orr.
Jonnhy Curutchet ezterenzubiar bertsularia. Herria 2003-11-20
Nabarrengoseko apezetxera heltzearekin argi bila, hango Ezterenzubiar apez euskaldunaren ganik bilduko ditu gure mugetan hain usu entzun diren hitzak: "Jendea jende!". Herria 2003-06-19
Lan gaitzari lotu zen ezterenzubiar erakaslea, Euskal Herriko historiaurretik orainartinoko historiaren aurkezte bidean. Herria 2002-12-19
Azkenik eta hobekienik botaluzea kondatu daukuna Manex Iturbide Ezterenzubiarra da, 91 urte ditu, artzain joan zen bortura hameka urtetan 1923-an, hamar urtez arizana da joko hortan. Herria 2002-11-28