Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eztenkatu, eztenka(tu), eztenkatzen 1 du ad eztenaz ziztatu.

Egiten duana egiten duala hori lortzeko,ez zikindu pentsamendua, eta ez xedatu arima heure amaren aurka batere: utz ezak zeruaren eta bular barnean dauzkan arantzon esku, haiek dezaten eztenka.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 61. orr.

Hutsik sentitzen zen artean, baina burua zorabia ziezaioten, bihotza eztenka ziezaioten, gogoa muturreko erabakietara bultza ziezaioten behar zuen premiaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 212. orr.

2 irud/hed

Zorionaren ehizan genbiltzanok ehizatzen gaitu orduan zorigaitzak, zeinak, handik harat, behin eta birritan ziztatzen eta eztenkatzen baikaitu, harik eta bere azken ziztadan eta eztenkadan betiko ehizatzen gaituen arte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 249. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus