Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eztenkari izond eztenkatzen duena.

Gure idazleak prosaz eragin nahi duen dardarizoa ez baita bere poemagintza klasikozaleak sortarazten digun hunkitze gozo, otzan eta barrenkoia, bestelako garratz eta eztenkari bat baizik, Perurenaren guztizko zigilu bihurtu den berori, alegia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 8. orr.

Bazuen zugana oldartzeko moduan halako zer probokatzaile bat, halako adimen zirikatzaile eta eztenkari bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

2 (adizlagun gisa)

Biraoak gero eta sarriagoak ziren; ezin antzeman zitekeen nork esaten zituen, baina airea urratzen zuten, eztenkari, makur, argi biziak itsututako saguzarrak balira bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 200. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus