Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Liztorraren eztenkada bezalakoa egin zitzaidan anaiaren solasaldi laburra. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 313. orr.
Nor zen arratoien ausikietarik eta suge pozoitsuen eztenkadetarik atera ninduen andere hori? Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 184. orr.
Lurraldeko biztanleak botatzen ez badituzue, geldituko direnak begian arantza nahiz saihetsean eztenkada bezain mingarri izango dituzue. Elizen arteko biblia Zen 33,55
So egiozue zuhaitz-hosto bati, ikusi haren zain apetatsuak, itzalak eta eguzkiak ñabararaziriko tonuak, euri tanta batek hantxe harrotu duen puztura, intsektu batek utzi duen eztenkada, barakuilutxoaren arrasto zilarkara, udazkenak markatu duen lehen urreztadura hilgarria. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 15. orr.
· (intsektuena) Liztor eztenkadaren eragina egin zidan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 195. orr.
Bihotzean eztenkada bat sentitu nuen: jelosiaren lehen eztenkada izan zen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 179. orr.
Korsikarraren eztenkadak (Brumaireren 18ko estatu kolpeak) erakarri zuen legegintza zibilerako berebiziko bultzada. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 12. orr.
Ustekabeko eztenkada izan zen hura niretzat, ez bainengoen antzeko ezer ezagutzeko prestatua. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 74. orr.
Kristal hautsien eztenkadek erre baitzidaten barrua. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 75. orr.
Gogoan har, Jauna, zeure zerbitzari iraindua, herriengandik jasan behar ditudan hainbat eztenkada. Elizen arteko biblia Sal 89,51
Aukerarik izanez gero, halako plazer txiki bat eragiten zien solaskideari eztenkadaren bat sartzeak: harrapa ezazu hau!; tori, irents ezazu zuk beste hau! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 273. orr.
eztenkadak botatzen zituen etengabe Harry hain pertsona desatsegina zergatik ote zen galdetuz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 26. orr.
Galtzaileen kontrako eztenkadak gupidagabeak izaten ziren. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 39. orr.
Besoak antxumatu nituen, bizkaitar madarikatuaren eztenkadak pazientziaz eramateko-. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 23. orr.
Gainera, hitz egiten zuen bitartean, oso keinu egokiak egiten zituen begi bat kliskatuz, eta imintzio horiek oso ukitu garratza ematen zieten haren eztenkada satiriko ugariei. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 231. orr.
Horientzat gorde izan baitituzu eztenkadarik petralenak, ustez traizionatu zintuztenentzat, guztiontzat alegia. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 297. orr.
Liztor eztenkadaren eragina egin zidan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 195. orr.