Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sastakai baten, ezten baten eta hortz batzuen zauriak daramatzat nire baitan; eta zama luze eta astun batena ere bai. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 335. orr.
Erregistratu zuten zerbitzariek kalte egiteko armarik ba ote zeraman ikusteko eta abitu-mahukan ezten bat aurkitu zioten, sandalien zorua konpontzeko erabiltzen zuena Ezten bat dakar berekin, haren bidez zu hiltzeko, eta suharri bat, harekin gaztelu honi su emateko Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1051. orr.
Deabruak, on guztiak nola oztopatu asmatzen ibiltzen zenez, ezten hain gogorra eta haragi-tentazio hain sutsua piztu zion barruan, ezen inola ere ezin baitzion eutsi haragizko tentaldiari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1020. orr.
Kristo Jesusen odol preziatuaz askaturiko arimak bekatuaren edonolako zikinez kutsatuak ikustean, esan ezin ahalako samin-ezten zorrotzak bihotz-zulaturik, gupida samurrez haiengatik dolu egiten zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 889. orr.
Erleak eztia ta eztena. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 46. orr.
Liztor horrek obopositorea deitutako ezten baten bidez ipintzen du arrautza haritzaren azalaren barnean eta arrautzarekin batera isurtzen duen substantziak eragiten du zuhaitzaren erreakzioa. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 142. orr.
Sugea beti hor zegoen aitzinean, alimaleko ezten zitalaz ziztatzeko prest. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.
Azkenean sugeari lepoa urratu zion, ezten iluna kanpoan burua batera eta gorputz malgua bestera aurtikiaraziz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 31. orr.